XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Sute batek Irungo baserriak arriskuan jarri zituen atzoIrungo lurretan hasitako sute batek arriskuan jarri zituen bertako zenbait baserri eta etxe.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Basozaintzak adierazi zuenez, sua arratsaldeko lehenengo orduetan hasi zen, eta abisu deia ordu biak laurden gutxitan jaso zen.
Suak hartutako eremua Olaberria eta Katea auzoen artean dagoen Elatzeta mendira mugatu zen.
Sua nahita piztu ote zen esateko arrastorik ez dago, eta baliteke sasiak erretzeko lanen ondoria izatea.
Aldundiko Mendi zerbitzuak agertu zuenez
Dena dela, hego haizearen laguntzaz, sua kilometro bateko frontean zabaldu zen mendi magalean zehar, bertako baserri eta bestelako etxeak arriskuan jarriz.
Foru Aldundiko suhiltzaileek bizilagunak babesten jardun zuten arratsalde osoan, Foru Aldundiko basozainak sua amatatzen saiatzen ziren bitartean.
Nahiz eta fronte handia izan, gauean kontrolatzeko asmoa zuten basozainek.
Erretako lurrak Irungo Udalarenak dira eta landatu berriko pinuz, otez eta bestelako sasiz estalita zeuden.
Arrats partean baserriak arriskuz kanpo geratu ziren.